Ikastaroen doako ate irekien saioak egingo dituzte bihar, Ean
Eako Udalaren ikastaroen ate irekien saioak egingo dituzte. Hain zuzen ere, antzerkia eta Yoga familian ikastaroetan antolatu dituzte ate irekiak, eta bihar egingo dituzte.Hala, aipatu ikastaroetan parte hartzeko interesa daukatenek doan probatzeko auk...
Hala, aipatu ikastaroetan parte hartzeko interesa daukatenek doan probatzeko aukera eskainiko du Eako Udalak.
Antzerkia ikastaroari dagokionez, ate irekien bi saio egingo dituztela jakinarazi dute. Eskolondon egingo dituzte; umeentzat bata, eta nagusiagoentzat bestea. 8 urtetik gorakoak 17:30etik 19:00etara elkartuko dira, eta 16 urtetik gorakoak 19:00etatik 21:00etara bitartean.
Antzerkiaren ideia
Eneritz Artetxek emango du antzerki ikastaroa. Telebistan, antzerkian zein zineman ibilbide luzea egin du Artetxek, eta gidoilari lanetan ere esperientzia dauka. Hastapeneko antzerki tailer horretan, antzerkiaren ideia orokor bat barneratzea da helburu nagusia.
Bestalde, Yoga familian ikastaroko saioa Haizeder eskolan izango da, 18:30etik 19:30era. 3 urtetik gorako umeek parte hartu dezakete, eta horiek nagusi bategaz joan beharko dute. Eli Ruiz izango da Yoga familian tailerraren irakaslea.
Eako Udalaren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 23ra arte ipini zuten lehenengo, baina bihar arte luzatzea erabaki dute.