Euskal Herriko pirenaika arrazako 32.lehiaketa hartuko du Gernika-Lumok
Euskal Herriko abeltzainen hitzordurik nagusiena hartuko du Gernika-Lumok domekan eta astelehenean. Urriko Lehen Astelehena ospatuko da herrian urriaren 2an, eta egun horretan, ohikoa den legez, Pirenaika arrazoka 32. lehiaketa egingo dute.
Hala, egun bi horietan Santa Ana aparkalekuan bilduta, urte osoan egindako lana erakusteko aukera izango dute lehiaketan parte hartzen duten abere eta abeltzainek.
Urtero legez, kategoria ezberdinetan sailkatuta parte hartuko dute, eta horien adina, morfologia, kumea izan duten ala ez eta erakuslekutik nola ibiltzen diren ikusita aukeratuko dituzte abelburu onenak.
Domekan 10:00etan zabalduko dute azoka. Bertan, sagardoa, txakolina, gazta, euskal pastela, ogia eta beste hainbat produktu jarriko dituzte salgai. Ordubete beranduago, aldiz, abere emeen lehiaketa hasiko dute, eta arratsalderako utziko dute arren lehiaketa. Egun horretan, gainera, Pirenaika okela dastatzeko aukera ere egongo da.
Hurrengo egunean egingo dute aukeraketa, 12:30ean hasita. Hala, eme txapelduna, ar txapelduna, hazi-jartzearen eme txapelduna eta lehenengo ganadutegi onena izango dira aukeratu eta sarituko dituztenak.
EGITARAUA
Urriak 1, domeka
Egun osoan zehar. Pirenaika okelaren dastaketa, Euskal Labelaren kalitatearekin.
10:00etan. Azokaren aurkezpena. Sagardoa, txakolina, gazta eta abarren postuak.
10:30ean. Trikitixa.
11:00etan. Abereen lehiaketa (Emeak).
17:00etan. Abereen lehiaketa (Arrak).
Urriak 2, astelehena
10:00etan. Trikitixa.
10:30ean. Sagardoa, txakolina, gazta, euskal pastela eta abarren postuak.
12:00etan. Abereen aukeraketa eta sari banaketa:
– Eme txapelduna.
– Ar txapelduna.
– Hazi-jartzearen eme txapelduna.
– Lehenengo ganadutegi onena.