Zarragoitxiko aztarnak eta Kurtzioko baseliza hizpide barikuan, Bermeon
Izartu Bermeok hitzaldia antolatu du barikurako. Hain zuzen ere, Zarragoitxiko aztarnei buruz ariko da Anton Erkoreka Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea. Era berean, Kurtzioko baselizaren inguruko informazioa ere emango du.
Hitzaldia Kurtzioko baselizan izango da, barikuan, 19:00etan.