1.500 parte hartzaile baino gehiago hartu zituen domekan Gerlarien desafioak. Nazioarteko probak «arrakasta handia» eduki zuela azaldu dute antolatzaileek, eta horregaz «pozik» agertu dira. Proban parte hartu zutenek «indarra, adorea eta lagunarte...

1.500 parte hartzaile baino gehiago hartu zituen domekan
Gerlarien desafioak. Nazioarteko probak «arrakasta handia» eduki zuela azaldu dute antolatzaileek, eta horregaz «pozik» agertu dira. Proban parte hartu zutenek «indarra, adorea eta lagunartekotasuna» erakutsi zutela adierazi dute. Halaber, parte hartzaileak ez ezik, probaz gozatzera bertaratu zirenak ere asko izan ziren. Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen aldeko proba izan zen domekakoa, eta elkarte horrek 2.000 euro jaso zituen proba egunean. Lasterketa solidarioa datozen urteetako Gernika-Lumoko ohiko agendara gehitzeko asmoa erakutsi dute.