Izaro Sub bosgarren Espainiako txapelketan
Bermeoko Izaro Sub taldekoak bosgarren sailkatu ziren zapatuan Colindresen (Kantabria, Espainia) jokatu zen Espainiako Klubetako Urpeko Arrantza Txapelketan. Guztira 39 talde batu ziren txapelketan, eta Bermeokoa Lander Aurrekoetxeak, Jon Mikel Bikandi...

Bermeoko Izaro Sub taldekoak bosgarren sailkatu ziren zapatuan Colindresen (Kantabria, Espainia) jokatu zen Espainiako Klubetako Urpeko Arrantza Txapelketan. Guztira 39 talde batu ziren txapelketan, eta Bermeokoa Lander Aurrekoetxeak, Jon Mikel Bikandik eta Irkus Abetxukok ordezkatu zuten. Hogei arrain harrapatuta, 40.000 puntu eskuratu zituzten. Azaldu dutenez, lau egunetan prestatu zuten txapelketako gunea, eta emaitza ona lortu dutelako pozik daude.