Beste urte batez, Berbalagun egitasmoa jarriko dute martxan
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu gura duen Berbalagun egitasmoa jarriko dute martxan, beste urte batez, Gernika-Lumon. Parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.«Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara prak...
«Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera» ematen du. Hala, bertan parte hartzen dutenek asteko hitzorduez gain, bestelako ekintzak ere egiten dituzte urtean; mendi irteerak, tailerrak, Ezetz Jakin lehiaketa…
Euskaraz berba egin nahi dutenen topagunea izanik, ahozko euskara hobetu gura dutenentzako zein euskara ondo dakitenentzako bilgunea da. 16 urtetik gorakoek osatutako taldeetan biltzen dira hainbat jardueratan.
Dagoeneko, hamar urte bete ditu egitasmoak, baina oraindik ere Berbalagun taldeak «indartsu» daudela nabarmendu dute. Gernikako AEKn (94-625 35 96), Aita Villasante Udal Euskaltegian (94-627 02 11), Busturialdean Euskeraz Bizi elkartean (94-627 72 54) zein Udaleko Euskara Zerbitzuan (94-627 02 05) eman ahal da izena.