Mimenzak eta Arregik irabazi dute II. Ondarru-Lekitto lasterketa
Bigarren urtez jarraian igo dira elorriotarra eta arrasatearra podiumaren gorenera. Iaz baino korrikalari gehiagok parte hartu dute. Gogorra bezain polita izan daPolita bezain gogorra izan da II. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa. Iaz baino 34 korr...
Bigarren urtez jarraian igo dira elorriotarra eta arrasatearra podiumaren gorenera. Iaz baino korrikalari gehiagok parte hartu dute. Gogorra bezain polita izan da
Polita bezain gogorra izan da II. Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa. Iaz baino 34 korrikalari gehiago egon ziren zapatuan, errepidean, 196 guztira iaz 162 izan ziren. Horietatik 43 lekeitiarrak izan ziren, eta 20 ondarrutarrak; eurak izan ziren ugarienak. 16 kilometroko ibilbidea eduki zuten aurretik.Podiumaren gorenean iazko irabazleak egon ziren: Aitor Mimenza elorriotarrak 0:52.41 denboran amaitu zuen lasterketa, eta Nere Arregi arrasatearrak 1.03:24an. Azken horren kasuan, gainera, iaz baino denbora hobean burutu zuen proba, nahiz eta zapatukoa zer edo zer luzeagoa izan. Gizonezkoen podiuma Ekaitz Kortazar durangarrak (0:53.43) eta Ibon Bengoetxea lekeitiarrak (0:53:52) osatu zuten. Emakumezkoena Maider Fernanez de la Peña loiuarrak (1:05:20) eta Janire Arribalzaga gernikarrak (1:10:47).
Lehen lauretatik bi lekeitiarrak izan ziren: Ibon Bengoetxea eta Ibon San Miguel (0:54:14). Azken hori laugarrena izan zen helmugan. Lehen ondarrutarra Mikel Dieguez izan zen; zazpigarren sailkatu zen (0:59:39). Haren aurretik sartu zen Ibon Oregi markina-xemeindarra (0:59:10). Lehen zazpi korrikalariek ordubetetik behera behar izan zuten proba amaitzeko.
Lea-Artibaiko sariak
Lasterketa gogorra izan zela zioten askok, baina bazekitela zer aurkituko zuten. «Iazko antzerako eguraldia egin digu, eta bagenekien zer edukiko genuen aurretik. Lekeitio barruko zatia izan da gogorrena, bihurgune nahikoa ditu, eta azken metroak gogorrak izan dira».
Lide Azkue markina-xemeindarra izan zen Lea-Artibaiko lehen emakumea (1.:11.57). Eneko Atxa Tximistako lehendakariak eman zion saria. Maria Robles eta Amaia Antxustegi lekeitiarrak izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Ibon Bengoetxea izan zen lehen sailkatua; Ibon San Miguel eta Ibon Oregik osatu zuten Lea-Artibaiko podiuma.