Zapatuan Colindresen (Kantabria) jokatu zuten Espainiako Klubetako Urpeko Arrantza Txapelketa.
39 taldek parte parte hartu zuten, eta Lander Aurrekoetxea, Jon Mikel Bikandi eta Irkus Abetxuko izan ziren Izaro Sub taldeko ordezkariak.
Kluben arteko lehia honetan, Bermeoko taldekoek 20 arrain harrapatuta, 40.000 puntu eskuratu zituzten. Azaldu dutenez, lau egunetan prestatu zuten txapelketako gunea, eta emaitza ona lortu dutelako pozik daude.
Izaro Sub taldekoentzat
Euskadiko Txapelketa da hurrengo hitzordua. Hain zuzen, bi aste barru
Orioko uretan lehiatuko dute. Iaz Euskadiko txapela jantzi zuten, eta aurten ere txapeldun titulua berresteko gogotsu daude: “Ilusio askogaz berriro ere Euskadiko txapela lortzen saiatuko gara”.
Bikandi, Aurrekoetxea eta Abetxuko zapatuan, Colindresen. Argazkia: Izaro Sub.