Gernika-Lumoko Udalak Jubilatuen Etxeko babesleku antiaereoa berreskuratuko du
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, Pasealekuan dagoen Jubilatuen Etxean kokatutako babesleku antiaereoa berreskuratzeko asmoa du, hala, memoria historikoa indartzearen alde eginez. Eta azaldu duenez, hasi dira hori lortzeko lanekin.
Duela 27 urte komunak egin bazituzten ere, babeslekua izandakoan bunkerrak daudela gogora ekarri du udalak. Hori horrela, bunker horietako bat berreskuratu nahi du udalak, “duela 80 urte zegoen bezala uzteko”. Jarduera horregaz, memoria historikoa mantentzeaz gain, bonbardaketa sasoian herritarrak nola babesten ziren erakutsi nahi du.
Lan horiek egiteko 30.245 euroko aurrekontuaz baliatu da udala, eta bi hilabeteren buruan lanak bukatuta egotea espero du. Lanak amaitzen dituztenean, Astra kulturarako fabrika sozialaren aurrean dagoen bunkerra ez ezik, Pasealekukoa ere bisitatu ahalko dute herritarrek.
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok dioenez, “gure historiaren parte delako kontserbatzeko beharra daukagu”.