Gernikak 2.000 bat korrikalari hartuko ditu domekako oztopo lasterketan
Parte hartzaileek 10:00etan hasiko dute proba Santa Ana aparkalekuan, eta 15:00etan bukatu. Oraindik ere izena emateko aukera dauka interesa duenak Internet bidezGernika Erronka nazioarteko oztopo lasterketa lehiatuko dute domekan Gernika-Lumon. Elkart...
Parte hartzaileek 10:00etan hasiko dute proba Santa Ana aparkalekuan, eta 15:00etan bukatu. Oraindik ere izena emateko aukera dauka interesa duenak Internet bidez
Gernika Erronka nazioarteko oztopo lasterketa lehiatuko dute domekan Gernika-Lumon. Elkartasunezko lasterketa izango da, eta 2.000 korrikalari inguru hartuko dituela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak.10:00etan hasiko dute parte hartzaileek aipatu proba Santa Ana aparkalekutik, eta 15:00ak inguruan bukatzea aurreikusten dute. Bitartean, 5 edo 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, bidean aurkituko dituzten oztopoak gaindituz. Ibilbide laburrekoek hamabost oztopo gainditu beharko dituzte, eta gainontzekoek 22. Besteak beste, burdin hesiak, lubakiak, lokatzezko igarobideak, hormak… gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. Bata zein bestea OCRWorld Championship nazioarteko zirkuiturako puntuagarria izango dira.
Hego Amerikan arrakasta handia daukan proba horretan batzen duten diruaren %3 Esklerosi Anizkoitzaren Fundaziora bideratuko dute.
Euskal Herriak lehenengoz hartuko duen proba izango da Gerlarien Desafioa delakoaren frankizia.
«Guztiek egiteko moduko» lasterketa horretan izena eman nahi duenak www.desafiodeguerreros.es webgunean egin beharko du. Halaber, proban boluntario gisa aritu nahi dutenek www.desafiodeguerreros.es/voluntarios webgunean eman beharko dute izena.