Akarregi ingurutik igaroko da Markina-Xemeingo BTT Martxa
Mendi bizikleta zaleentzako ibilbide bi eta martxa herrikoi bat egongo dira aurten. Parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatu dute antolatzaileekBeste urte batez, Markina-Xemeingo BTT Martxa egongo da irailaren 30ean, Arretxinagan. Iaz bost ibilbi...
Mendi bizikleta zaleentzako ibilbide bi eta martxa herrikoi bat egongo dira aurten. Parte hartzeko izena aurretik ematea gomendatu dute antolatzaileek
Beste urte batez, Markina-Xemeingo BTT Martxa egongo da irailaren 30ean, Arretxinagan. Iaz bost ibilbide egon baziren ere, lehengora itzuliko da Markinako, Amalloko eta Arretxinagako BTT martxek bat eginda sortu zen martxa, eta mendi bizikleta zaleentzako ibilbide bi eta martxa herrikoi bat izango ditu aukeran aurtengoan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Akarregi eta Arnoate inguruetatik igaroko da berriro ere.45 kilometro eta 1.490 metroko malda izango dituen ibilbide luzea eta 26 kilometro eta 905 metroko malda izango dituen ertaina egongo dira, alde batetik, eta gazte eta txikienei zuzendutako 4 edo 6 kilometroko ibilbide motza, bestetik. Hala, beti bezala, adin tarte guztientzako aukera eskainiko du, herritarrek edo umeek ere parte hartzeko aukera izan dezaten.
Arretxinagako plazatik irtengo dira parte hartzaile guztiak. Ibilbide luze eta ertaina egingo dutenek 09:00etan izango dute irteera ordua, ibilbide motzeko parte hartzaileentzat, berriz, 11:00etan izango da hasiera.
Ibilbide motzekoek ezik, Markina-Xemeingo BTT Martxan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, www.kirolprobak.com webgunean. Irailaren 28a baino lehen egin beharko dute. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek 15 euro.
Egunean bertan ere izena eman daitekeela azaldu dute antolatzaileek, baina kopurua mugatuta egongo dela azpimarratu dute, eta, gainera, azken orduko izen emateak 3 euro gehiagoko kostua izango du. Hori dela eta, izena aurretik ematea gomendatu dute.
Arretxinaga inguruan
Bestalde, ibilbide motzekoek bertan egunean eman ahalko dute izena, proba hasi orduko Arretxinagako plazan aurkituko duten mahaian. Doakoa izango da parte hartzea. Auzo inguruko baserri eta landa zelaietatik barrena ibiliko dira, aldapa gutxiko ibilbide errazean zehar.
Urtero modura, parte hartzaileentzako opariak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek, eta martxa amaieran dutxatzeko, zer edo zer jateko eta bizikleta garbitzeko aukera ere edukiko dute. Hornidura guneak ere egongo dira ibilbideetan.