Astelehentxutxu eguna antolatzeko batzarra egingo dute
GERNIKA-LUMO // Urriko Azken Astelehena hitzordu berezia izaten da gernikarrentzat, baina aurreko zapatuak ere aparteko garrantzia izan ohi du; batez ere, gazteentzat. Astelehentxutxu eguna ospatzen dute, eta aurten ere, egun hori antolatzeko bilduko d...
GERNIKA-LUMO // Urriko Azken Astelehena hitzordu berezia izaten da gernikarrentzat, baina aurreko zapatuak ere aparteko garrantzia izan ohi du; batez ere, gazteentzat. Astelehentxutxu eguna ospatzen dute, eta aurten ere, egun hori antolatzeko bilduko dira. Domekarako jarri dute hitzordua 17:30ean, Astrako lehen solairuan. Gaur gaurkoz, «orri zuri bat baino ez dena proiektu eta ilusioz betetzen» hasiko direla esan dute. Hala, «lotsak albo batera utzi», eta domekako batzarrean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.