Hainbat ikastaro izango dira aukeran ikasturte berrian, Busturian eta Gautegiz Arteagan
Ikasturte berriak ikastaroen hasiera ere ekartzen du; beraz, Busturialdeko herriak prest dira herritarrei bateko zein besteko ekintzetan ikasten laguntzeko.
Busturian, esaterako, urriko lehen astean hasiko dituzte ikastaroak, eta ekainaren 15ean bukatu. Eta egun horien bitartean, yogipilatesa, hipopresibo metodoa, mantentze gimnasia, josketa, eskulanak, hirugarren adinekoentzako gimnasia, euskara eta zumba lantzeko aukera izango dute herritarrek. Halaber, ikasturtean zehar makillake eta marrazkigintza ikastaroak ere egingo dituztela aurreratu du Busturiko Udalak.Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu nahi dutenek irailaren 26ra arteko epea izango dute izena emateko Altamirako Kultur Etxean (94-617 10 04/liburutegia.busturia@bizkaia.org).
Gautegiz Arteagak ere ikastaroen eskaintza zabala egingo du, herriko bizitza sozio-lulturala dinamizatzeko asmoz. Hain justu, pilates, yoga, zumba, mantentze gimnasia, abesbatza, josketa eta umeentzako ingelesa izango dira aukeran egongo diren ikastaroak. Horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 22a orduko. Udalak jakitera eman duenez, inskripzio orria udalaren webgunean zein Aretxederreta Kultur Etxean dago eskuragarri.