Aurten ere, Erdi Aroko kanpalekua ipiniko dute Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan. Zapatu eta domekan, ume zein nagusientzako ekimenak eta jarduerak egongo dira.
Bihar, 11:00etan irekiko dute kanpalekua, eta 19:30ean itxiko dute. Erakusketak eta garaiko elementu eta bizimoduaren azalpenak entzuteko aukera ere izango dute. Besteak beste, Erdi Aroan praktikatzen zen kirurgia eta medikuntza eredua azalduko dituzte, edota sukaldaritza eredua, kasurako. Erdi Aroko jokoak, armen erakustaldia, arku-tiroa, jatordua, txotxongilo eta ipuin kontalariak, gerlariak, dueloak… Bi egunetan, zer ikusi eta zer ikasi izango dute Euskal Herria museoko jarduerekin bat egiten dutenek. Domekan ere, 11:00etan zabalduko dute kanpalekua. Egun horretan, baina, 14:00etan itxiko dute. Erdi Aroko jokoekin, zaldunen arteko borroken ikuskizunagaz edota garaiko armekin jolasean ibiltzeko tartea izango dute herritarrek etzi.
EGITARAUA
Zapatuan
– 11:00. Kanpalekuaren irekiera: tailerrak, erakusketa…
– 11:30. Erdi Aroko jokoak.
– 12:00. Armen erakustaldi eta jendarteratzea.
– 13:00. Arku tiroa.
– 14:00. Jatordua: kanpalekuaren itxiera.
– 15:30. Erdi Aroko jokoak.
– 16:00. Tailerrak kanpalekuan.
– 16:30. Txotxongiloak eta ipuin kontalariak.
– 17:00. Dama eta XIII. mendeko zalduna janztea.
– 17:45. XIII. mendeko gerlaria.
– 18:15. Duelua.
– 18:30. Azkona (arma): Aurkezpen eta tailerra.
– 19:00. Garaiko formazio militarren erakustaldia.
– 19:30. Kanpalekuaren itxiera.
Domekan
– 11.00. Kanpalekuaren irekiera: tailerrak, erakusketa…
– 11:30. Erdi Aroko jokoak.
– 12:00. XI. mendeko zalduna.
– 12:15. XI. mendeko gerlaria.
– 12:45. Zaldunen arteko borroka.
– 13:00. Jaurtitze armak.
– 13:30. Ezkutu-harresia.
– 14:00. Kanpalekuaren itxiera.