Azken urteotako balentria errepikatzeko lehen urratsa eman du
gaur arratsaldean Urdaibaik. Azken urteetan legez, aurten ere Kontxako Bandera Bermeora ekartzeko gogotsu daude taldeko kide zein zaleak, eta horretarako gaur hutsik ez egitea ezinbestekoa zen.
19:51.62 denboragaz
Bou Bizkaia izan da onena 121. Kontxako Banderaren sailkatze estropadan.
Beste behin,
zazpi txartel zeuden jokoan, eta 24 traineruk lehiatu dute erlojuaren kontrakoa. Hain zuzen,
Bermeoko taldea izan da
ateratzen azkena.
“Estropada irabaztera”
Erreferentzia guztiak izatea haientzat “ona” zela adierazi du Joseba Fernandez Urdaibairen entrenatzaileak estropada aurretik, eta azpimarratu duenez, nahiz eta zazpi plaza lortzeko aukera egon, beste “estropada normal” batean moduan, “irabaztera ateratzea” zen haien helburua.
Urdaibaiko arraunlariak Donostiako portuan.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Aurretik jarritako marka hobetzeko lana izan dute talde bermeotarreko arraunlariek, eta ezarritako erronka bete dute. Hondarribia bigarrenari hiru segundo eta 86 ehuneneko aldea atera dio Eusko Label?Ligako liderrak.
Hogeigarren postuan atera da
Ama Guadalupekoa, eta hark markatu du ziabogan denborarik onena: 10:13.95. Aurreko taldeen artean Oriorena izan da ziabogako denborarik onena, 10:14.60, eta
Bou Bizkaiak, berriz, 10:16.80 markatu du ziabogan.
Faboritoak B multzoan
Bigarren multzoan atera dira bandera lehiatzeko faborito nagusiak, eta beste urte batez ez dute hutsik egin. Orio sailkatu da hirugarren (19:57.68) eta Kaiku laugarren, Urdaibairengandik bederatzi segundo eta 26 ehunenera. Hala, zortzi talde hauek ariko dira zein baino zein gehiago urteko banderarik nagusienetarikoa irabazteko lehian: Donostiarra, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, Zierbena, Tiran eta San Juan.
Nesketan San Juan nagusi
Bestalde, emakumezkoei dagokienez,
Euskotren Ligako irabazleak ez du hutsik egin Kontxako sailkatze estropadan. San Juan izan da hamabi taldeetan azkarrena. 11:09:68 denbora markatu dute sanjuandarrek (Hibaika iazko sailkatze probako azkarrenak 11:22.02 marka egin zuen).
Hibaika eta Mecos bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Hain zuzen ere, Hibaika izan da sailkatze estropadari hasiera eman dion taldea, eta 11:14.20 denboran burutu du erlokuaren kontrakoa.
Mecos galiziarra, ostera, San Juanengandik 10 segundo eta 50 ehunenera sailkatu da.
Hamabi talde, eta zazpi txartel zeuden jokoan. Gizonezkoetan bezala, emakumezkoetan ere faboritoek ez dute hutsik egin, eta San Juan, Hibaika eta Mecosegaz batera,
Orio, Arraun Lagunak, Hernani eta Deustu taldeek lortu dute hurrengo bi asteburuetan Kontxako X. Bandera lehiatzeko txartela.
Lea-Artibai taldeko neskak estropada hasi aurretik.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Deustuk eman du ezustekoa; talde bizkaitarraren eta Cabo galiziarraren artean segundo bat baino gutxiagoko aldea egon da.
Bestalde,
Lea-Artibai taldeak lehenengoz lehiatu du aurten sailkatze estropada. Zozketak hala erabakita, bederatzigarren atera da
Lea-Artibai trainerua. Lekeitioko eta Ondarroako neskek 12:48.36 denboran amaitu dute erlojuaren kontrakoa; estropada irabazlearengandik minutu bat, 38 segundo eta 68 ehunenera sailkatu da Lea-Artibaiko taldea.
Castreña lehiatik kanpo
Hala ere, eguneko ezusteko nagusia estropada aurretik gertatu da. Izan ere, emakumezkoetan hamahiru taldek lehiatu behar zuten erlokuaren kontrakoa, baina,
bi arraunlari gaixotu ostean, Castreña talde kantabriarrak ezin izan du sailkatze estropada jokatu.
-GIZONEZKOEN SAILKAPENA:
- Bermeo-Urdaibai 19:51.62
- Hondarribia 19:55.48
- Orio 19:57.68
- Kaiku 20:00.88
- Zierbena 20:07.02
- Tiran 20:09.70
- San Juan 20:13.86
- San Pedro 20:14.96
- Cabo 20:15.88
- Isuntza 20:23.82
- Ondarroa 20:24.12
- Samertolameu 20:25.26
- Santurtzi 20:28.44
- Getaria 20:32.84
- Ares 20:39.44
- Astillero 20:41.20
- Puebla 20:53.48
- Lapurdiko 20:57.42
- Deustu 20:59.80
- Zumaia 21:03.08
- Zarautz 21:09.78
- Hibaika 21:21.50
- Arkote 21:50.46
- 24.- Mutriku 22:01.42
-EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA:
- San Juan 11:09.68
- Hibaika 11:14.20
- Mecos 11:20.18
- Orio 11:24.80
- Arraun Lagunak 11:29.22
- Hernani 11:36.40
- Deustu 11:44.32
- Cabo 11:45.28
- Portugalete 12:08.94
- Chapela 12:14.00
- Lea-Artibai 12:48.36
- A.Cabana 12:55.42