Kalerik Kale egitaraua
CIA. BARRE
Plazatik hasita, 12:30ean eta 16:00etan (ibiltaria). Juan Palomo (antzerki-zirkoa) ikuskizuna eskainiko dute. Ikuslegoarekin gertuko eta zuzeneko harremana sortzen duen ikuskizuna da. Zirku eta umorez egindako krispeten dastaketa eta salmentan oinarritzen da. Hori guztia gatz puntu zehatzaz onduta egiten du aktoreak.
GANSO & CIA
Frontoian, 17:00etan. Walkman (antzerkia-klown) ikuskizuna eskainiko dute. Gizona, showmana, seduktorea, tipo baikorra. Egiten duen guztiak merezi duela sinistarazteko prest dagoen tontolapikoa da.
SHAKTI OLAIZOLA
Talan, 18:15ean. Irakurtzen (zirkua) ikuskizuna eskainiko du. Liburu bat irakurtzen ari den neska batek, bere gorputzaren ahots, mugimendu eta malgutasunaz, pasabide ezberdinetatik eramaten du ikuslegoa, bere munduan murgilduz.
CIA. BARRE
Talan, 18:25ean. Eskobien atzetik (zirkua) ikuskizuna eskainiko dute. Garbitzaile baten lanegunean oinarritutako ikuskizuna da, zine mutuaren xarmaz eta umorez betetakoa.
GARAZI & CIA
Talan, 18:35ean. Pausoz-pauso (zirkua) ikuskizuna eskainiko dute. Poesia, emozio eta izaeraz betetako ikuskizunean, zirkua, dantza eta kultura uztartzen dira, euskal biztanleria eta ohituren eszenatokia aldatzeko.
TRAPU ZAHARRA
Plazan, 19:15ean. Sefini (antzerkia) ikuskizuna eskainiko dute. Beren lan baldintza kaxkarragatik, bi komiko ezagunek beraien atrezzo osoa salgai jartzen dute, beraien bidea gogoratuz, eta aldi berean, proposamen berri bat eskainiz.
DEABRU BELTZAK
Goiko kalean, 22:00etan. Su a feu (musika, antzerkia, piroteknia) ikuskizuna eskainiko dute. Etorkizuneko pertsonaia bitxiek kalea hartuko dute. Munduko leku desberdinetako erritmo eta hasierako sua uztartuz, erritu modernoek sartzen