Korrontzi musika talde «ospetsu eta txalotuagaz» eta Oinkari dantza taldeko dantzariekin batera egongo dira Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariak
zapaturako antolatu duten ikuskizun berezian.
Alkartasuna Dantza Taldeko kideak eta Aingeru Astui Bermeoko kultura zinegotzia ikuskizuna aurkezten. Argazkia: Bermeoko Udala
Alkartasuna Dantza Taldeko kideek azaldu dutenez, zapatuko ekitaldia
«erronka polita» izango da, probasaioetan ikasten ari diren teknika eta pauso berriak erakusteko aukera izango dutelako.
Diotenez, Bermeoko eta inguruko herrietako bizilagunei «
erakustaldi berritzailea eta ikusgarria» aurkeztea da asmoa, beraien ohiko ekitaldietan ikusten diren dantza tradizionaletatik urrunduko direlako.
Ahalmena erakutsi gura. Era berean, dantza taldeak aurrera egiteko dituen ahalmena eta ahalegina erakutsi gura dute, beste behin ere. Bestalde, Korrontzi musika taldea eta Oinkari dantza taldea agertokian «zuzenean» ikusteak ere merezi duela uste dute, hortaz, herritarrak eta inguruko herrietako bizilagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.
Zapatuko ikuskizun berezia
Artza frontoian izango da,
22:00etan hasita.
Sarrerak aurretiaz eskuratu gura dituzten horientzat
7 euroan salgai daude Kutxabanken orotariko kutxazainetan eta Bermeoko Luma liburu dendan. Hala ere, zenbait sarrera gorde dituztela azaldu dute, eta zapatuan bertan Artza frontoiko leihatilan salduko dituzte, arratsaldez.