Independentzia Egunaren bermeon ospatuko dute aurten. Zapatuan, 12:00etan, udal ordezkariek eta Independentistak Sareak harrera egingo diete Leitzako herritarrei, Busturialdeko independentistei eta Som-Hi talde katalaneko kideei. Harrera ekitaldia Goiko plazan izango da.
Olatu berdea Bermeon
Ohorezko aurreskua dantzatu, mosaikoa egin eta opariak banatuko dituzte, besteak beste. Amaieran, Independentzia Egunaren testigua hartuko du beste herriren batek.
Harrera ekitadiaren ostean giza katea egingo dute, Kankinkabara txistularien doinuek lagunduta. Alde zaharrean hasita, Lamera zeharkatuko dute ondoren, eta portu zaharrean amaituko dute giza katean egingo duten ibilbidea.
Independentistak Sareak kamiseta berdea janzteko eskatu die herritarrei, eta zapiak salgai daude Enara, Moderno, Andeko eta Artza tabernetan.
Bazkaria Taraskan. Eguerdi partean, bertso bazkarian parte hartzeko aukera izango dute Bermeoko Independentzia Egunean parte hartzen dutenek. Taraskan egingo dute herri bazkarian Lilibertsoko bertsolariek parte hartuko dute. 15:00etan izango da bertso bazkaria, eta txartelak Artza eta Moderno tabernetan eros daitezke, 15 eurotan.
Bazkalosteagaz amaiera emango diote Independentzia Egunari.