Galdakaoko ospitalera eraman dituzte Autzaganeko istripuan zauritutako bi lagunak
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur 17:00ak inguruan istripua izan da Zugastieta eta Autzagane bitartean, Bi-635 errepidean, 27, 5 kilometroan. Iturri berak azaldu duenez, bi autok talka egin dute aurrez aurre, eta kolpearen omdorioz, lagun bi zauritu dira.
Ertzaintzak aipatu duenez, bi pertsona horiek Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, “zauri arinekin”.
Istripuaren ondorioz, auto ilarak sortu direla gaineratu du Ertzaintzak. Hori horrela, 19:15ak arte, lanean aritu dira ezbeharra jazo den tokian.