Mundakako Gure Esku Dago-k hamar sari zozkatu ditu
Erabakitzeko eskubidearen olatua hartzea erabaki du Mundakak. Azaroaren 5ean egingo dute galdeketa mundakarrek Ibarrangelugaz eta Elantxobegaz batera. Eguna iritsi bitartean, jarduera ugari ari dira egiten; zapatuan, esaterako, hamar sariren zozketa eg...
Zenbait sariren irabazleak zapatuan bertan agertu ziren, eta ez zen beharrezkoa izan ordezko zenbakirik ateratzea. Zenbaki sariduna dutenek astebeteko epea dute txartela aurkezteko, bestela, ordezko zenbakia dutenek jasoko dute saria.
Mundakako Gure Esku Dagokoek eskerrak eman nahi izan dizkiete zozketan parte hartu duten guztiei, bai eta sariekin lagundu dutenei ere.
Zapatuan, gainera, zozketa egin aurretik, banderolak, kamisetak… jarri zituzten salgai Mundakako plazan jarritako mahai batean.