Erakusketa berrian
Urdaibai Biosfera Erreserbaren berezko balio naturalen eta kulturalen berri ematen da era interaktibo batean.
Erakusketa berriaren ateletako bat. Argazkia: Irekia
Urdaibairi buruzko erakusketa berriaren helburua Biosfera Erreserbara heltzen diren lagun guztiei informazio gune bat eskaintzea dela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangitza eta Etxebizitza Sailak, «bertaratutakoek babestutako ingurune natural batek ezkutatzen dituen balioen berri era interaktiboan izan dezaten».
Bost atal dauzka erakusketa berriak. Biosferaren Erreserba bat zer den azalduz hasten da ibilbidea. Ondoren, Urdaibaiko Erreserbaren ezaugarrien deskribapen zehatz bat egiten du; gainera, haren kudeaketa ereduaren eta Patronatuak burutzen dituen proiektuen berri ematen du.
Erakusketako baliabiderik «deigarrienetariko» bat dimentsio handiko erliebezko pantaila bat dela azaldu dute, «antropozenoa ezagutzeko aukera» ematen duena.
Erreserbako flora eta fauna ezagutzeko aukera ere ematen du erakusketak. Atal horretan, bisitariek bertako animalien soinuak identifikatu ahal izango dituzte, soinu dutxen bitartez.
Mural handi batek osatzen du erakusketa, eta horretan, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako kultura, tradizio eta folklorearen alderdi nagusiak laburbiltzen dira.
Erakusketa berria
doan bisita daiteke.