Barikuan hasita surf ikastaroa emango dute Lagan
Laga Surf Campek 7-17 urte bitartekoentzat antolatu du ikastaroa, eta Ibarrangelun erroldatuta daudenentzat doakoa da. Halaber, udalerrian bigarren etxebizitza daukatenek %20ko deskontua daukate.
Izen ematea. Ikastaroan parte hartu gura dutenek Ibarrangeluko Kultur Etxean (Ibaeta auzoa, 4) izena eman behar dute: 94-627 61 98. Horretarako azken eguna eguena (abuztuak 31) da. Kultur Etxea 17:00etatik 22:00etara dago zabalik.
Irailaren 1etik 5era izango da ikastaroa. Barikuan 19:00etatik 21:00etara ariko dira, eta zapatuan, domekan eta astelehenean, ostera, 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dute. Azken egunean (martitzenean) 18:30etik 20:30era ariko dira surfeatzen.