Arrano arrantzalea berreskuratzeko programako azken lau aleak askatu dituzte Urdaibain
Arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren barruan, askatzeke geratzen ziren lau arranoak askatu dituzte Urdaibain. Datozen asteotan, Urdaibai Bird Centerreko teknikoak izango dira horiek elikatzeaz arduratuko direnak, hegazti horiek arrantzarako teknika garatu bitartean.
Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen zentroak azaldu duenez, irailaren erdialde eta bukaeran arrano arrantzaleek migrazio-bidaia hastea aurreikusten dute, Saharaz hegoaldeko Afrikarantz. Bertan, bi eta lau negu artean igarotzen dituzte, gerora, beraien lurraldera bueltatu, eta bertan bikote ugaltzaileak sortzekotan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, arrano arrantzalea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban berriro bizi dadin lortzeko helburuz jarri zuten martxan aipatu proiektua 2013. urtean.