Lea-Artibaiko hiru traineruak aurkeztu dituzte
Eguazten arratsaldean Berriatuan dagoen Cikautxo enpresan batu ziren Ondarroa Arraun Elkarteko, Isuntzako eta Lea-Artibaiko traineruak eta arraunlariak. Bertan, hiru taldeek enpresa aurtengo denboraldiko babeslea izango zela aurkeztu zuten. Cikautxok h...
Eguazten arratsaldean Berriatuan dagoen Cikautxo enpresan batu ziren Ondarroa Arraun Elkarteko, Isuntzako eta Lea-Artibaiko traineruak eta arraunlariak. Bertan, hiru taldeek enpresa aurtengo denboraldiko babeslea izango zela aurkeztu zuten. Cikautxok hiru urterako hitzarmena sinatu zuen hiru elkarteekin. Gorka Elordi eta Santi Zumaran presidenteek opari bat eman zioten Gotzon Juaristi Cikautxoko ordezkariari. Akordioa bikaina izan dela, eta laguntza handia suposatu diela aitortu zuten bi taldeetako presidenteek. Elordik nabarmendu zuen TKE ligan aritzeko beharrezkoa zutela halako babesle handi bat edukitzea, aurrekontua ere handitu egin dutelako aurten.