«Eguneko zentroa laguntza bat da nagusi eta zaintzaileentzat»
Ondarroako Eguneko Zentroak Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoa eta Igurco Servicios Sanitarios-ek kudeatzen duena, behin-behineko egonaldiak eskaintzen dit. Plaza pribatuak dira, adinekoei zuzenduta. Egonaldiak zuzenean eguneko zentroan eska daitezke....
Zer eskaintzen du eguneko zentroak?
Osasunari dagokionez zein sozialki, babesa ematen die urte osoan nagusien zaintzarekin arduratzen direnei. Zaintzaleek uda sasoian merezitako atsedena hartu nahi izaten dute, eta Ondarroako eguneko zentroan behin-behineko egonaldiak eskaintzen ditugu: egun, aste zein hilabete solteetarako. Jardunaldi osoz (8 ordu) edota erdiz (4 ordu) hartzen ditugu, gainera.
Nori gomendatuko zenizkioke egonaldi horiek?
Euren kabuz modu autonomoan bizi direnei, arazo fisikoak dituzten pertsonei edota familiaren laguntza nahikoa ez dutenei, ezagutza edo mugikortasun arazoak dituztenei, eriondoan daudenei…
Nolako arreta ematen diezue adinekoei?
Ondarroako Eguneko Zentroak arreta espezializatua eskaintzen dio bezeroari. Adinekoen osasun egoera aztertu eta horren araberako zerbitzua da ematen duena, bezeroaren beharrizanei kasu eginez. Hala, bezero bakoitzak banan-banakako arreta plana eta programa espezifikoak izan ditzake eskura. Hartara, gaitasun fisikoak ez ezik, gizarte, ezagutza eta gaitasun funtzinalak hobetu ditzake.
Senideek nola baloratzen dute hori?
Behin-behineko egonaldiak dira, arnasa hartzeko momentuak direnak, eta segurtasun eta lasaitasun sentsazioa ematen diote bai adineko pertsonari zein bere zaintzaileari. Azken horiek jakin badakite zaintza behar duen senide horrek arreta osoa izango duela, egokia eta kalitatezkoa. Horregatik, ematen dugun zerbitzuagaz pozik daude.
Eguneko zentroa bisitatu daiteke?
Informazio gehiago nahi duenak Ondarroako eguneko zentrora bertara dei dezake; hauxe da bertako telefono zenbakia: 94-603 60 63. Gainera, zerbitzua ezagutzera emateko asmoz, uztailean, abuztuan eta irailean eskatzen diren plaza pribatuek prezioarekiko %15eko beherapena edukiko dute.