26 urteko jokalari nafarraren “esperientzia eta moldaerraztasuna” taldearen barruko jokoan igarriko direla uste dute klubeko arduradunek.
Herenegun jakitera eman zuen klubak fitxaketa. Gastaminza Quesos El Pastor taldetik dator, eta
Emakumezkoen Ligan zazpi denboraldi bete ditu. Esate baterako, iazko denboraldiari dagokionez, batezbesteko 25 minutu jokatuko zituen, eta 6,2 puntu eta 4,5 errebote lortu.
Bestalde, Espainiako selekzioagaz ere esperientziadun jokalaria da; urrezko eta zilarrezko hainbat domina irabazi ditu espainiar selekzioaren jokalari moduan.
Argazkia: Gernika KESB.
Iruñako jokalariak talde gernikarra “hazten joan den kluba” dela nabarmendu du, eta
denboraldiz denboraldi “maila oso onean lehiatzen” ikusi duela. “Hemen oso ondo lan egiten dela uste dut, eta jokalari moduan hazteko leku aproposa da”.
“Talde jokalaria” dela dio Gastaminzak, eta taldeari gauza askotan laguntzea espero du: defentsan, erreboteetan, saskiratzeetan… “Bi lehiaketa jokatzearen erronka polita dugu aurretik, eta taldeak momentu bakoitzean behar duenean laguntzeko nago”.
Klubetik jakitera eman dutenez, 2017-2018 denboraldirako taldea osatzeko barruko bi jokalari fitxatu gura dituzte.