Baztarreko bizilagunak «leporaino daude». Etxeetatik atera eta txakurren kakekin topo egin behar izaten dutela diote, eta bizi duten egoera salatu gura izan dute. Horretarako kartelak jartzen ari dira auzoko kaleetan.
Txakurren kakak batzea ez dela nahikoa diote, «txakurrak dagokion lekuan egin beharko luke kaka». Kaleak zikin daudela eta, kanpaina abiarazi dute. Barikua, gainera, jai eguna dute Baztarren, eta jaiak aprobetxatuta, jende gehiagorengana iristea dute asmoa. Gutxika gutxika jartzen ari dira kartelak, eta barikura arte horiek jartzen jarraituko dute.
Marrazki eta lelo ezberdinak aukeratu dituzte karteletan jartzeko. Honako leloak irakur daitezke Baztarretik ikus daitezkeen karteletan:
Zu komunera! Txakurre bedartzara!,
Bera txakurre da ez izan zeu txarridxe,
…ikusi egin zaitut gero! Koipesto!,
Gure auzoa ez da zure txakurraren komuna.