Mundakan ere bere lana erakutsi gura izan du Enrike Zubia artista bermeotarrak. Bertaratzen direnek, Bilboko Itsas Museoak antolatutako #Burdinkolorea erakusketarako egindako zenbait lan ikusi ahalko dituzte. “Interesgarriak direla uste dut. Bermeotarrek dagoeneko ezagutzen dituzte lan horiek eta Mundakan ere erakutsi nahi nituen”, dio Zubiak.
Enrike Zubia bere lanekin
Bere margolanetan
olioa erabiltzen du.
Tamaina ezberdineko lanak eroan ditu Mundakara. Horietako batzuetan, “lehen portuan zegoen mugimendua islatzen” saiatu dela dio. Oraindik, baina, ez ditu lan guztiak jarri, “leku askorik ez dagoelako”. Datozen egunetan egin berri dituen Mundakako zenbait ikuspegi eroango ditu erakusketara.
Mundakan ikusgai dagoen Zubiaren lan bat
Busto pare bat ere jarri ditu ikusgai; horietako bat Bermeon, Torronteron dagoen arrantzalearen eskulturaren burua da.
Uztailaren 31era arte bisitatu ahalko da erakusketa
Tribisarrospe Kultur Etxean,
19:00etatik 21:00etara, egunero. Mundakan jarri duen erakusketa “bitxia” dela eta, jendea animatu du handik pasatzera.