Mundakako Gure Esku Dagok argi dauka:
erabakitzeko eskubidearen olatuaren gainean igeri egin nahi du. Itsaso zabalean, baina, ez du bakarrik egon gura, herri osoaren babesean egin nahi du aurrera. Horretarako,
herritarren parte hartzea bultzatu gura du; hala nola, herri galdeketa egunera bitarteko batzarretan zein barikuko aurkezpen ekitaldian.
Dozenaka herritar bildu ziren atzo Mundakan, talde argazkia ateratzeko.
Hain justu,
19:00etan jarri dute ordua barikurako.
Herriko plazan elkartuko dira eta bertan egingo dute ekitaldia. Horren ostean, kalejiran abiatuko dira musikagaz alaituta, herriko kaleetatik. Egun horretan, gainera, Gure Esku dagoren
materiala ere salgai jarriko dutela jakinarazi dute herri dinamikako kideek; besteak beste, kamisetak eta txapak erosteko aukera izango dute herritarrek.
Apirilaren 2an herri galdeketa egin zutenei lekukoa hartuta datoz mundakarrak.
Ideologia, kultura, sexu, adin eta pentsaera desberdinetako herritarrak biltzen ditu GED-k, eta azaroaren 5ean ere, hala egin nahi du; hartara, guztien artean beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Egun hori iritsi orduko, baina, badauka zer egin Mundakako GED-k. Dagoeneko, hainbatetan bildu dira herrian egun horri begirako guztia antolatzeko, eta oraindik ere hainbat hitzordu jarriko dituzte.
Batzar horiek denentzako “irekiak” direla jakinarazi du
erabakitze eskubidearen alde lan egiten duen dinamikak, eta, beraz, herritar oro ongi etorria izango dela adierazi du. Orain arteko bileretako erantzunagaz “pozik” da GED, 4o lagunetik gora bildu izan baitira.