Maskorrekin seinaleztatu dute Done Jakue ibilbidea
Erromesak ez galtzeko, Done Jakue ibilbideak «argi eta garbi seinaleztatuta» egon behar duela iritzita, metalezko maskorrak jarri ditu Gernika-Lumoko Udalak, lurrean itsatsita. Hain justu, ibilbide Xakobeoa zein den adierazteko, Errenteria eta Santa Luzia auzoen artean jarri ditu aipatu maskorrak.