Bizkaiko triforio bakarra bisitatu ahalko da Andra Mari elizan
Gernika-Lumoko Andra Mari elizan dago Bizkaiko triforio bakarra, eta Turismo Bulegoak berau bisitatzeko aukera eman nahi die herritarrei, doan. Hala, bisita gidatuak antolatu ditu irailaren 15era bitarte. Beraz, interesatuek bertara joan beharko dute.
Udalak azaldu duenez, «1418an hasi ziren eraikitzen elementu arkitektoniko hori eta 1715ean bukatu zuten». Gernikako bondarketan ez zuten berau suntsitu, eta Gasteizko Santa Maria katedralean dagoenagaz batera, triforio bakarrak dira Araba, Bizkaia eta Gipuzko osoan.
Hala, «Euskadiko arte gotikoaren adibiderik onenetariko» bat dela uste du Gernika-Lumoko Udalak.