Xistera Zirkuituko lehen txapelketa Markina-Xemeinen hasiko da gaur
Avia Xistera Zirkuituko sailkatze kinielak jokatuko dira gaur; finalak bihar izango dira. Zesta-puntagaz lotutako ekintza gehiago ere egingo dira asteburuan herrianXisterak jaialdi handiagaz amaitu zuen 2016ko zirkuitua Markina-Xemeinen, eta bertan eki...
Avia Xistera Zirkuituko sailkatze kinielak jokatuko dira gaur; finalak bihar izango dira. Zesta-puntagaz lotutako ekintza gehiago ere egingo dira asteburuan herrian
Xisterak jaialdi handiagaz amaitu zuen 2016ko zirkuitua Markina-Xemeinen, eta bertan ekingo dio 2017koari ere. Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitateak hartuko du aurten Avia Xistera Zirkuitoa izena hartu duen zirkuituko lehen txapelketa. Hala, gaur, 19:00etan, txapelketako sailkatze kinielak jokatuko dira bi mailatan: kadete eta gazteak, batetik, eta 22 urtez azpikoak eta senior mailakoak, bestetik. Finalak, berriz, bihar jokatuko dira, 18:00etan.Xisteraren finalak, baina, ez dira asteburu honetan Markina-Xemeinen zesta-puntagaz lotuta egongo diren ekimen bakarrak izango. Izan ere, Xistera elkarteak eta Zesta Puntaren Lagunak taldeak antolatuta, beste hainbat ekimen egongo dira aukera-aukeran zesta-puntaren jaialdi izatea nahi duten asteburu honetan.
Ekintza gehiago
Bihar, 11:00etan hasita, Agustin Larrañagak hitzaldi-elkarrizketa eskainiko du Kultur Aretoan. Gaztetan pilotari izandako markina-xemeindarrak hainbat puntisten biografiak idatzi ditu, eta horrek zesta-puntaren ezagutza zabala eman dio. «Hainbat pasarte izango ditu hizpide eskainiko duen hitzaldian», aurreratu dute antolatzaileek.
Horrez gain, 1950-1960 urteetako argazki erakusketa egongo da ikusgai udal pilotalekuan, eta ondoren, pilota erakustaldia eskainiko dute gazteek.
Osagarri horiekin guztiekin, Markina-Xemeingo eta inguruko pilotari eta zaleei, gazte, heldu zein nagusiei, zesta-puntari bultzada eman eta Uni pilotalekura joateko deia egiten diete antolatzaileek.