Errenteria auzoan dagoen Maloste eraikinari itxura aldatuko dio Gernika-Lumoko Udalak. Hain zuzen, eraikinaren kanpoaldean egingo ditu aldaketak. Aurrealdea pistatxo berde kolorez margotuko dute eraikina, eta 4,16 x 4,16 metroko Gernika Saskibaloi taldearen bi argazki ipiniko ditu. Argazkiak, zuri-beltzean, aluminioaren gainean inprimatuko dira. Horretarako aurrekontua 14.265 eurokoa izango dela jakinarazi du udalak.
Harmailak handitu. Horrez gain, Malosteko azpiegituraa hobetu asmoz, parketa aldatuko dute eta FIBA Saskibaloiaren Munduko Txapelketako bi saski ipiniko dituzte. Gainera, harmailak handituko dituzte, 800 ikusle batzeko asmoz.