Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatuta, herritarrek hainbat kontzertu izango dituzte eskura uda honetan. Uztailaren 1ean hasi, eta irailaren 29ra bitartean, musika gune bihurtuko dira Elai-Alai aretoa, Lizeo antzokia, Mertzede komentua eta San Pedro eta Andra Mari elizak.
Guztira, bederatzi kontzertu izango dira musika jardunaldietan, eta musika estilo ezberdinak entzun ahal izango dira. Mundu zabaletik heldutako hainbat artistak jarriko diete doinua Gernika-Lumoko udako kontzertuei: Portugaleko, Ukraniako, Herrialde Katalanetako, Frantziako edota Alemaniako musikariak batuko dira hiribilduan, besteak beste. Rebeca Oliveira gitarra jotzaile portugaldarrak emango die hasiera kontzertuei. Uztailaren 1eko emanaldia Elai-Alai aretoan izango da, 20:30ean. Amaitu, Ez dot Hiru! eta Tartean Teatroaren antzezpen musikatuagaz amaituko dira jardunaldiak, irailaren 29an.
Aipatzekoa da, udako kontzertuen baitan Hibai Etxebarria gernikarrak bere lan berria aurkeztuko duela uztailaren 7an, Mallorcako (Herrialde Katalanak) Desiree Duran kantariaren laguntzagaz.
EGITARAUA:
Uztailak 1. Rebeca Oliveira gitarra jole portugaldarra. 20:30ean, Elai-Alai aretoan.
Uztailak 7. Hibai Etxebarria gernikarrak lan berria aurkeztuko du, Mallorcako Desiree Duran kantariagaz batera. 20:30ean, Elai-Alai aretoan.
Uztailak 25. Urdaibaiko Organoak: Radoslaw Marzec (teklatua) eta Renata Marzek (biolontxeloa). 20:00etan, Mertzedeko komentuan.
Uztailak 31. Luc Paganon piano jolea. 20:00etan, Andra Mari elizan. Abuztuak 12. Javier Artigas eta Benantzi Bilbao piano joleak. 20:00etan, San Pedro elizan.
Abuztuak 12. Ukraniar Kosakoen Ballet Estatala. 22:0etan, Lizeo antzokian (Sarrera: 12 euro).
Abuztuak 29. Alemaniako Lichterfeld Fundazioko kamara kontzertua (Jie Zhou arpa jotzailea, Stephan Dreizehnter flauta jotzailea eta Andreas Oberaigner klarinete jotzailea). 20.30ean, Lizeo antzokian.
Irailak 22. Abesbatzak: Seber Altube eta Gaudeamus koralen eta Bilboko Abesbatza Elkartearen kontzertua. 20:00etan, Andra Mari elizan.
Irailak 29. Ez dok hiru! + Tartean Teatroa: Euskal Musikaren Benetako Istorioa. Patxo Telleriaren lan komiko antzeztua. 20:30ean, Lizeo antzokian (Sarrera 12 euro).