Azken urteetan egin modura, aurten ere,
Madalen Egunean, uztailaren 22an, Izarora joateko hainbat leku zozkatuko ditu Bermeoko Udalak herritarren artean. Zozketako irabazleek udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta Madalen Eguneko jaia ospatzeko aukera edukiko dute.
Bermeoko alkatea teila botatzen
Zozketa horretan parte hartu gura dutenek
Berhaz bulegora jo beharko dute izena ematera, datorren
astelehenean hasi [uztailak 3] eta uztailaren 18ra arte.
Udaletik azaldu dutenez, zozketan parte hartu ahal izateko
18 urtetik gora eduki beharko dute parte hartzaileek, eta
Bermeon erroldatutakoek soilik parte hartu ahalko dutela zehaztu dute. Pertsona bakoitzak
behin bakarrik eman dezake izena, hala ere,
banaka edo bikoteka eman daitekeela adierazi dute. Aurreko urteetan zozketa horren bitartez Madalen Egunean Izarora joateko aukera izan duten horiek ezingo dute aurtengo zozketan parte hartu.
Zozketa uztailaren 19an egingo dute, eta jarraian, Bermeoko Udalaren webgunean (
www.bermeokoudala.eus) eta sare sozialetan emango dituzte ezagutzera irabazleen izen-abizenak.