KAE 2ko taldeek Zumaian eta Elantxoben dituzte estropadak
Bihar 11:30ean hasiko da VII. Zumaiako Ikurrina, eta domekan 12:00etatik aurrera lehiatuko dute XXX. Elantxobeko Estropada.
Ekainaren 18an Santurtzin hasi zuten aurtengo denboraldia eta abuztuaren 26an lehiatuko dute Colindresen (Kantabria) azken bandera. Ondoren, irailaren 2an eta 3an izango dituzte play off-ak.
KAE 2 Ligan dauden 18 taldeen artean, Lapurdi dago gaur gaurkoz sailkapen buru, 16 puntugaz. San Juan bigarrenak 15,67 puntu ditu, eta Hibaikak 14 puntu.
Bermeo-Mundaka seigarren dago sailkapenean, 11,33 puntugaz, eta Elantxobe sailkapeneko hamargarrena, 8,33 puntugaz.