Argazki rallya egingo dute bihar Lekeition, Lekliktxo elkarteak antolatuta
Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman behar dute, 08:00etatik 10:00etara. Argazkiak kameragaz edo mugikorragaz atera ahal dira. Lehiaketa 17:00etan amaituko daLekliktxo Lekeitioko argazkilaritza elkarteak antolatuta, argazki rallya egingo ...
Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman behar dute, 08:00etatik 10:00etara. Argazkiak kameragaz edo mugikorragaz atera ahal dira. Lehiaketa 17:00etan amaituko da
Lekliktxo Lekeitioko argazkilaritza elkarteak antolatuta, argazki rallya egingo dute bihar, egun osoan, Lekeition. Azaldu dutenez, 16 urtetik gorako norbanako guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Izena emateko aukera 08:00etatik 10:00etara egongo da, Lekeitioko kofradia zaharrean. «Izena ematerakoan 5 euro ordaindu beharko dira». Lehiaketa 09:00etan hasiko da.Argazkiak kameragaz edota mugikorragaz atera ahal izango dira. «Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria txartela eraman beharko du lehiaketara (gero hori da aurkeztu beharko dena)». Lehiaketaren hasieran, parte hartzaileek kontrol argazkia atera beharko dute. «Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina bederatzi argazki izango dira aurkeztu beharrekoak (gai bakoitzeko hiru)». Gaia, hain zuzen ere, lehiaketaren hasieran esango dute antolatzaileek.
Argazkien aurkezpena
Lehiaketara aurkeztu nahi diren argazkiak amaieran antolatzaileek banatuko dieten orrialdean zehaztu beharko dituzte; argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira, eta Lekeition ateratakoak izan behar dira.
Lehiaketa 17:00etan amaituko da. «Atera beharreko argazki guztiak 17:00ak baino lehen atera behar dira». Memoria txartelak 18:00etan jaso eta 19:00etarako itzuliko dituzte. Mugikorrekin ateratako argazkien deskarga kofradia zaharrean egingo da, 17:00etatik 18:00etara.
«Memoria txartelean kontrol argazkia derrigorrez agertu beharko da; irudi hori argazki guztien artean lehenengo izango da», argitu dute.
Sariei dagokienez, hiru bilduma onenak eta argazki onena sarituko dituzte. «Gerta liteke bilduma onena eta argazki onena parte hartzaile berarenak izatea».