Gernikako piperra dastatu ahalko da zapatuan, azoka berezian
Urteko bigarren azoka berezia egingo dute zapatuan Gernika-Lumon, eta bertan, herriko piperra dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, besteak beste.
Hileko lehen zapatuetan egin ohi den bezala, 09:00etan zabalduko dute azoka eta 14:30ean itxi. Bien bitartean, Bizkaiko herri ezberdinetatik etorritako ekoizleen produkztuez gozatu ahalko du herritarrak.
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, gainera, piperrekin egindako pintxoez gain, herritarrak eskualdeko baserritarren gainontzeko produktuak ere izango ditu eskura.