Ermupe kalako hondakinak itsasoz atera ditu Gurutze Gorriak
Gaztelugatxeko Biotopoan dagoen kala bat da Ermupe, Matxitxako eta Aketza uhartearen artean dago. Inguruan zeuden hondakinak kendu dituzte, lehenengozBermeoko Udalak Gaztelugatxeko Biotopoan dagoen Ermupe kala garbitu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen...
Gaztelugatxeko Biotopoan dagoen kala bat da Ermupe, Matxitxako eta Aketza uhartearen artean dago. Inguruan zeuden hondakinak kendu dituzte, lehenengoz
Bermeoko Udalak Gaztelugatxeko Biotopoan dagoen Ermupe kala garbitu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren laguntzagaz. Matxitxako eta Aketza uhartearen artean dagoen kala da Ermupe, eta, han zeuden hondakinak kendu dituzte.Bildutako hondakinak itsasoz atera zituzten herenegun, Gurutze Gorriaren laguntzagaz. Handik, Bermeoko portura eroan zituzten, eta han, garbiketaz arduratzen den Bidezain SL enpre- saren laguntzari esker, berezko edukiontzi batean utzi zituzten. Ondoren, baimendutako enpresa batek kudeatuko ditu.
Irune Ormaetxea ingurumen zinegotziak eta Gaizka Aurrekoetxea ingurumen teknikariak azaldu dutenez, «Ermupen garbiketa lanak egitea nahikoa konplexua izan da. Leku oso aldapatsua eta arriskutsua da, eta, horregatik, lana enpresa espezia- lizatu batek egin behar izan du».
Brigada batek kostalde zati horretako hondakin guztiak eskuz batu ditu lehenengo, eta puntu bakar batean pilatu dituzte. Horrez gain, hondakinak multzotan pilatu eta tolestu egin dituzte, «itsasoz errazago atera ahal izateko».
Ermupeko garbiketa lanak lehenengoz egin dira. «Nahiz eta Bermeoko Udalaren ardura zuzena ez izan, Gaztelugatxeko biotopoaren garrantziaz jabetuta eta bertan oraintsu beste garbiketa eta berreskuratze lanak egin direla kontuan hartuta, kala hori ere hondakinez garbitzea erabaki dugu», azaldu du Ormaetxeak.
Plastikoa gehienbat
Ermupeko kala Gaztelugatxeko biotopoan dagoenez, garbiketa lanak egiteko, aurretiaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Itsasertz-Mugartearen baimenak lortu behar izan dituztela azaldu dute.
Bertan, gehienbat, plastikozko ur botilak pilatu dituztela esan dute, bai eta arrantzatik sortutako hondakinak ere; hala nola, arrain kaxak, sare zatiak, sokak eta buiak.