Uztailaren 8an [zapatua] lehiatuko dituzte probak, baina Internet bidez izena emateko azken eguna
uztailaren 3a [astelehena] da.
Mendi lasterketa Urdaibai Kopako laugarren proba puntuagarria denez,
www.urdaibaikopa.eus webgunean izena eman behar da; 150 korrikalaritan ipini dute muga. Izena ematerakoan federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta fedaratuta ez daudenek 15 euro.
Halaber, mendi bizikleta proban parte hartzeko asmoa dutenek,
www.kirolprobak.com helbidean izena eman behar dute, eta 180 txirrindulariko muga dago. Aurretik izena emanez gero, 15 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan 20 euro.
Mendi bizikleta probako ibilbidea
43 kilometrokoa da (1.900 m-ko desnibelagaz), eta mendi lasterketakoa, ostera,
21 kilometrokoa (900 m-ko desnibelagaz).
Bi probak Eskolondon hasi eta amaituko dituzte;
09:00etan hasiko da mendi lasterketako partaideen lehia, eta
09:30ean ekingo diote BTT martxari.
Egun osoko plana
Txipiroi Extreme Herri Bizi Bati Tiraka lemapean elkartuko dira Ean. Hala, kirol proba hutsetik haratago jai giroa egongo da goizean hasi eta gauerarte.
Hain zuzen, arratsaldean
Txipiroi Txiki egingo dute, 2 urtetik gorakoentzako bizikleta martxa herrigunean zehar. Gauerako, berriz, kontzertuak antolatu dituzte. 22:00etatik aurrera,
Vulture’s Fest eta
Barrakuda taldeen musikaz gozatuko dute Eskolondoko arkupera bertaratzen direnek.