Gernika-Lumok Bavariako (Alemania) talde parlamentariaren bisita jaso zuen atzo, eta herriko alkate Jose Maria Gorroñok harrera egin zien udaletxean. Bavariako Lurralde Parlamentuko Gai Juridikoetarako eta Konstituzioko eta Parlamentu Gaietarako Batzordeko presidente Franz Schinder buru duen talde parlamentaria Juntetxean ere izan zen atzo, eta baita Bakearen Museoan ere.