Juana Molina eskoltak Lointek Gernika Bizkaian jokatuko du
Juana Molina 26 urteko eskoltaren fitxaketaren berri eman zuen atzo Gernika KESBek. Emakumezkoen Ligan esperientziadun jokalaria da. Logroñoko (Errioxa) Campus Promete taldean jokatu zuen aurreko bi denboraldian, eta aurretik Zamarat eta GDKO Ibaizaba...
Molinak adierazi duenez, «ahal duen guztian laguntzera» dator Gernika-Lumoko taldera: «Taldeari jokoan erritmoa eta defentsan intentsitatea ematen saiatuko naiz. Lan eginda, gauza asko lortu daitezke».
Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzaileak uste du Molinaren esperientziak asko lagundu diezaiokeela taldeari, eta eskolta postuan jokatu arren, behar izanez gero, joko antolatzaile moduan ere jokatu dezakeela adierazi du. Halaber, Manzanaresko jokalariaren «lanerako etika, inplikazioa eta aha- legintzeko gaitasuna» nabarmendu ditu Lopezek.