Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan, Busturiko ikasleek ere udal foroa egin dute. Jose Maria Uzelai herri ikastetxeko ikasleak Busturiko alkate Aitor Aretxagagaz batuta egon dira. Besteren artean, elikadura lantzen ibili dira eta horren inguruan landutakoa azaldu zioten alkateari. Hamaiketako osasungarriak egiten ibili dira eta euskal oiloak ezagutzeko aukera ere izan dute; arraultzak zainduta, txitak jaioten ikusteko aukera eduki dute.

Busturiko ikasleak alkateagaz ikasturtean egindako lana azaltzen
Urtero egin modura, udalarentzako proposamenak eroan dituzte udal forora. Tenis pistetan iturri baten beharra dagoela ikusten dute Busturiko ikasleek, bai eta Axpeko semaforo batzuk kentzeko beharra ere. Hala ere, pozik agertu ziren udalak tenis pistetako jolastokia estali duelako, futbol zelaiko sarea eta saskietakoa ere ondo jarri dituztelako eta tenis pistetako teilatua konpondu dutelako.