Arraunzaleek hitzordu bikoitza izango dute traineruekin asteburuan
Zapatu-domekan estropada puntuagarriak izango dituzte arraun taldeek.Portugaleten dute hitzordua KAE 1 Ligakoek bihar, 16:30ean. Isuntzagaz batera ariko dira Deustu, Hondarribia B, Pedreña, Donostiarra, Santurtzi, Arkote, Zarautz, Portugalete, Orio B,...
Portugaleten dute hitzordua KAE 1 Ligakoek bihar, 16:30ean. Isuntzagaz batera ariko dira Deustu, Hondarribia B, Pedreña, Donostiarra, Santurtzi, Arkote, Zarautz, Portugalete, Orio B, Getaria eta Zumaia zein baino zein gehiago.
KAE 2koek ere bihar jokatuko dute estropada, 17:00etan, Donibane Lohitzunen. Mutriku, Elantxobe eta Bermeo B traineruak ariko dira, beste hamabost trainerugaz batera lehian.
17:30ean hasiko dute lehia Emakumeen Gipuzkoako Ligako traineruek Pasai Donibanen. Lea-Artibai neskek ligako bigarren estropada puntuagarria izango dute. Binakako erlojupekoan ariko dira.
Domekan ere, Isuntza Arraun Elkartea izango da estropada jokatzen lehen trainerua. Getarian jokatuko dute KAE 1 Ligako hirugarren estropada puntuagarria, 12:00etatik aurrera.
Estropada ohiko formatuan jokatuko dute, hiru txandatan, lau trainerugaz. Gipuzkoako Ligako eta KAE 2 ligetako estropadak, berriz, arratsaldez izango dira; Lea-Artibai nesken traineruak Portugaleten jokatuko du, 16:30ean. Azkenik, 17:30ean hasita, KAE 2 Ligako hirugarren estropada puntuagarria egongo da jokoan Deustun.