App baten bidez partaidetza bultzatu gura dute
Telefono mugikorretara jaisteko moduan dago Mundakako Udalak martxan jarri duen aplikazio berria; Mundaka Zabaltzen.App berriagaz, herritarren partaidetza erraztu eta sustatu gura dute. Aplikazio jaitsita, herritarrek udalaren oharrak jaso ahal izango ...
App berriagaz, herritarren partaidetza erraztu eta sustatu gura dute. Aplikazio jaitsita, herritarrek udalaren oharrak jaso ahal izango dituzte, bai eta herria zaintzen lagundu ere, Kalezaindu atalaren bitartez. Berriak eta agenda ere eskura daude.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio berria zabaltzea du helburu App berriak. Kalezaindu atalaren bidez, esate baterako, herritarrek abisuen berri eman ahal izango dute, testua eta argazkia bidalita. Herri altzarietan edota beste nonbait ikusten dituzten gorabeheren berri eman ahalko dute: «Kaltetuta daudenak, modu egokian ez daudenak edota hobetu beharrekoak bidali ahalko dituzte», zehaztu dute.
Bidalitako mezuei «modu zuzenean eta berehala» erantzuna emango dien sail arduradun bat egongo dela jakitera eman du udalak.
Mundakako alkate Aitor Egurrolaren arabera, «teknologia berriei esker, udala 24 ordu zabalik dago urteko 365 egunetan. Horren bitartez, herritarrekin konektatuta egongo gara. Eurak dira herria zuzenean bizi dutenak eta herriko beharrizanak edota arazoak ezagutzen dituztenak. Gardentasun, partaidetza eraginkortasun handiagoa dira gure apustuak. Tresna berri horren erabilpen on bat egitea espero dugu».