Telefono mugikorretara jaisteko moduan dago jada Mundakako Udalak martxan jarri duen aplikazio berria,
Mundaka Zabaltzen dauka izena. Aplikazioa Biscaytikek garatu du.

Mundakako Udalaren App berria
App berriaren bitartez,
herritarren partaidetza erraztu eta sustatu gura dutela azaldu dute udal arduradunek. Aplikazio jaitsita, herritarrek
udalaren oharrak jaso ahalko dituzte, bai eta
herria zaintzen lagundu ere Kalezaindu atalaren bitartez. Gainera,
berriak eta
agendaren baitako azken ekitaldiak ere ikus daitezke.
Azaldu dutenez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio berria zabaltzea du helburu app berriak. Kalezaindu atalaren bidez, adibidez,
herritarrek abisuen berri eman ahalko dute,
testua eta argazkia bidalita. Herri altzarietan edota beste nonbait ikusten dituzten gorabeheren berri eman ahalko dute, “kaltetuta daudenak, modu egokian ez daudenak edota hobetu beharrekoak bidali ahalko dituzte”. Bidalitako mezuari, sail arduradunak, ondoren, modu “zuzenean eta berehala” erantzuna emateko ardura izango duela diote.
Mundakako alkate Aitor Egurrolak azaldutakoaren arabera, “Teknologia berriei esker, udala 24 ordu zabalik dago urteko 365 egunetan. Honen bitartez herritarrekin konektatuta egongo gara. Eurak herria zuzenean bizi dute eta herriko beharrizanak edota arazoak ezagutzen dituzte. Gardentasun gehiago, partaidetza gehiago eta eraginkortasun gehiago da gure apustua. Hori guztia lortzeko, guztiok tresna berri horren erabilpen on bat egitea espero dugu”.