Ciudad Realgo jokalariaren fitxaketaren berri eman du gaur klubak. 26 urteko eskoltak Logroñoko (Errioxa)
Campus Promete taldean jokatu zuen aurreko bi denboraldian.
Emakumezkoen Ligan esperientziadun jokalaria da. Campus Prometen ez ezik,
Zamarat eta
GDKO Ibaizabal taldeetan egon zen.
Molinak adierazi duenez, “
ahal duen guztian laguntzera” dator Gernika-Lumoko taldera: “Taldeari jokoan erritmoa eta defentsan intentsitatea ematen saiatuko naiz. Lan eginda gauza asko lortu daitezke”. Titulua lortzeko kanporaketa eta Erregina Kopa lehiatutak, Lointek Gernika Bizkaiak denboraldi itzela bete zuela nabarmendu du, eta aurten EuroCup txapelketan parte hartuko dutenez, denboraldi hobea izan litekeela uste du.

Juana Molina Gerardo Candina Gernika KESBeko presidenteagaz.
Argazkia: Gernika KESB.
Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzaileak uste du Molinaren esperientziak asko lagundu diezaiokeela taldeari, eta eskolta postuan jokatu arren, behar izanez gero, joko antolatzaile moduan ere jokatu lezakeela adierazi du. Halaber, Manzanareseko jokalariaren “lanerako etika, inplikazioa eta ahalegintzeko gaitasuna” nabarmendu ditu Lopezek.