Errefuxiatuei bidaltzeko udako oinetakoak batuko dituzte
Pausuz-pausu ekimen solidarioaren baitan, udako oinetakoak batuko dituzte Bermeon, asteburuan. Ekimen solidario horretan parte hartu gura duenak Goiko Plazako Kabidxe gune sozialera jo beharko du zapatuan edo domekan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.B...
Batutako oinetako guztiak Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara eroango dituzte. Azaldu dutenez, Pausuz-pausu ekimenaren bitartez, neguan 5.000 pare oinetako bidali zituzten Chiosera.
Parte hartzeko gonbitea
Pausuz-pausu ekimen partikular modura hasi bazen ere, hainbat erakunde inplikatzea lortu dute. Udako kanpainak ere, arrakasta izatea espero dute. Hala, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.