Preso eta iheslarien aldeko futbito txapelketa jokatuko da zapatuan, Ondarroan
Bihar amaituko da izena emateko epea. Egun osoan txosna eta animazioa egongo dira herriko frontoian. Talde kopuruaren arabera antolatuko dute txapelketa. Finala 19:00etan izango daAzken urteetan ohikoa bihurtzen ari den preso eta iheslarien aldeko futb...
Bihar amaituko da izena emateko epea. Egun osoan txosna eta animazioa egongo dira herriko frontoian. Talde kopuruaren arabera antolatuko dute txapelketa. Finala 19:00etan izango da
Azken urteetan ohikoa bihurtzen ari den preso eta iheslarien aldeko futbito txapelketa jokatuko da zapatuan, Ondarroan.Txapelketa egun osoan jokatuko da, herriko frontoian. Partiduak 09:00etan hasiko dira, eta finala 19:00etan jokatuko da. Txapelketan izena emateko azken eguna bihar izango da.
Kulixka, Mamu, Anaitasuna eta Gaztedi tabernetan eman behar da izena, eta parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Diru horregaz, txapelketan parte hartzeaz gain, ogitartekoa ere emango die antolakuntzak parte hartzaileei.
Partiduak
Izena ematen duen talde kopuruaren arabera antolatuko da txapelketa. Goizean jokatuko dute talde guztiek, eguerdian bazkaltzeko tartetxo bat egongo da, eta arratsaldean, kanporaketak jokatuko dira. Talde bakoitzak jokatuko duen partidu kopurua eta partiduen iraupena parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ez da girorik faltako egun guztian, txosna eta animazioa egongo baitira frontoian, eta herritarrei txapelketan parte hartzeko deia egin diete: «Espero dugu aurreko urteetan bezala talde askok izena ematea eta ondo pasatzea».
Antolatzaileek gogorarazi dute lagunarteko txapelketa bat izango dela, eta parte hartzaile guztiei garbi jokatzeko eskatu diete, bai aurkariekin bai eta ere epaile ariko direnekin.