Mendi bizikletako kronoigoera lehiatuko dute
Ipargorri Kirol Elkarteak eta Ispasterko Udalak lehenengoz antolatu dute. Aldez aurretik 'kirolprobak.com'-en izena eman behar da; zapatuan ere izena eman ahal daOtoio Igoera Ispasterko Udala Saria Krono-MTB proba antolatu dute lehenengoz Ipargorri Kir...
Ipargorri Kirol Elkarteak eta Ispasterko Udalak lehenengoz antolatu dute. Aldez aurretik ‘kirolprobak.com’-en izena eman behar da; zapatuan ere izena eman ahal da
Otoio Igoera Ispasterko Udala Saria Krono-MTB proba antolatu dute lehenengoz Ipargorri Kirol Elkarteak eta Ispasterko Udalak. Ume, gaztetxo eta nagusien probak egongo dira datorren zapatuan.Nagusien proban aldez aurretik izena emateko aukera eman dute antolatzaileek, kirolprobak.com helbidean. Zehaztu dutenez, barikuko 23:00ak arte izena eman daiteke Internete bidez.
Izena ematerakoan 5 euro ordaindu behar dira. Halaber, egunean bertan ere izena eman ahalko da, prezio berean. Ume eta gaztetxoentzat, ostera, doako proba da.
Hain zuzen ere, zapatuan 15:00etatik aurrera izena eman ahalko da plazan, eta dortsalak ere ordu horretan banatuko dituzte.
16:00etan hasiko da 7 eta 10 urte bitarteko umeen arteko proba, eta ordu laurden beranduago (16:15) aterako dira 11 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoak. Udalerriko plazatik irtenda, lehenengoek 1.200 metroko tartea burutuko dute bizikletekin, eta besteek, berriz, 2 kilometro egingo dituzte guztira.
Nagusien lehia 17:00etan hasiko da, eta Otoi mendiko antenara heltzeko 3,4 kilometroko ibilbidea (273 metroko desnibelagaz) burutuko dute.
Kronoigoeraren irabazleak txapela, 250 euro eta Lea-Artibaiko produktuez osatutako otzara jasoko ditu. Bigarren sailkatuak 200 euro eta Lea-Artibaiko produktuez osatutako otzara irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 150 euro eta Lea-Artibaiko produktuez osatutako otzara.
Gainera, laugarren eta hamargarren sailkatuen artean geratzen direnentzat ere diru sariak egongo direla jakitera eman dute. Halaber, ume guztiek jasoko dute saritxoa.
Zozketak
Bestalde, hiru probetako parte hartzaile guztien artean bost zozketa egingo dituzte. «Herriko Tabernan bi pertsonentzako afaria, Areitz-Bi jatetxean bi pertsonentzako afaria eta Otoio Kirol dendan gastatzeko 50 euroko hiru bonu zozkatuko ditugu».
Antolatzaileek parte hartzeako deia luzatu dute. «Lasterketa herrikoia da, eta ume, gazte zein nagusiak parte hartzera animatzen ditugu», adierazi dute Ipargorri Kirol Elkartekoek.